Arakosiako Alexandria | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Estatu burujabe | ![]() |
Koordenatuak | 31°36′N 65°40′E / 31.6°N 65.66°E |
![]() |
Arakosiako Alexandria (antzinako grezieraz: Ἀλεξάνδρεια Ἀραχωσίας) edo Alexandropolis[1] (Ἀλεξανδρόπολις) gaur egun Kandahar dagoen lekuan egon zen antzinaroko hiri bat izan zen, Afganistanen. Alexandro Handiak sortu eta bere izena jarri zien hogei hirietako bat izan zen. K.a. 330 inguruan sortu zen, lehenagoko Akemenestar Inperioaren gotorleku baten gainean[2]. Akemenestar, Seleukotar eta Partiar inperioetako probintzia baten izena izan zen ere Arakosia. Probintzia hori Arganbad bailaran zentratuta zegoen, Kandaharren. Ez zen iristen Hindu Kusheraino, baina baliteke Indus ibairaino hedatzea[3].
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search